}

Deep blueren ondorengoa

1999/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1997an Gary Kasparov-i xakean irabazi ondoren ospetsu egin zen IBMren Deep Blue izeneko ordenadorea. Hori POWER2 txipaz baliatzen zen, baina orain, IBMk SP sisteman oinarritutako POWER3 mikroprozesadorea izango duen ordenadorea merkaturatuko du.

Mikroprozesadore berri honek, segundoko 2.000 milioi eragiketa egin ditzake, aurrekoaren bi halako, hain zuzen ere, eta auto-fabrikatzaileek eta ingeniari aeroespazialek erabili ohi dituzten analisi-aplikazioentzat eta simulazio-programentzat da.
SPa sistema eskalagarria da, bakarka edo ehunka lan egin dezaketen eta nodo deritzen blokeez osatua eta datuen prozesatzea izugarri errazten duena.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia