dBase III plus eta Byline elkarlanean
1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gertatu izan dena, zera da: bi aplikazio hauek aparte erabili izatea, eta bakoitza helburu konkretu batekin erabili ere. Testuak era txukunean, hau da, letra-mota desberdinak, marjinak, tabuladoreak etab. erabiliz aurkeztu nahi izan direnean, testu-editorera jotzen genuen. Aldiz, datu-baseak egitura berdina duten datu-multzoak gorde, sailkatu, bilaketak egin etab.etarako soilik erabiltzen dira askotan.
Hala ere, datu-baseetan daukagun informazioa testu normaletan txertatzeko premiak gero eta handiagoak dira; bezero edo harpidedun guztiei gutun pertsonalizatua bidali nahi zaienean adibidez.
Byline-rekin guzti hau oso erraz egin daiteke, dokumentuetan aldaketa horiek automatikoki burutzeko datu-basea eguneratuta edukitzea nahikoa izango delarik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia