}

Cervino mendia Afrikarra al da?

1992/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Cervino, Suitzako Alpeetako mendirik ospetsuenetakoa, ez da mendi europarra bakarrik, Peter Lenher geologoak dioenez. Geologohonek, Zuricheko eskola
politeknikoak Alpeen jatorria aztertzeko martxan jarritako programaren barnean egin ditu aipatu adierazpenak.

Hala ere, hipotesi hau ez da bema eta 1920-1930 hamarkadan plazaratu zen lehen aldiz. Cervinoren lurrazpian egindako azterketetan kristal-harri afrikarrak azaldu dira.

Itxurazko kontraesan honen esplikazioa honako hau da: orain dela 200 milioi urte Europa eta Afrika bat ziren. Gero, pixkanaka, bi kontinenteak bereiztuz joan ziren, baina une batean berriro bi kontinenteak elkartzen hasi eta horren ondorioz Europako zati bat altxatu egin zen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia