}

CEITek ikerketa-lerro berriak bultzatuko ditu

2001/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nanoteknologia, mikrosistemak eta wireless, horiek datozen urteotan Donostiako CEIT ikerketa-zentroak lehenetsiko dituen ikerketa-lerroak. Horrekin batera, etorkizunari begira, CEITen egoitza berria 2003 urterako bukatua izateko erronka. Egoitza hori Miramongo parke teknologikoan egingo da, eta han informazio-teknologien ikerketarako laborategiak, mikroelektronika laborategiak eta Mikrosistemen Ikerketarako Zentroaren egoitza soziala jarriko dira.

Aipatutako asmoak CEITen 2000. urteko memorian eman dira ezagutzera. Urte horretan ikerketa-zentro horren diru-sarrerak —7,02 milioi euro— % 4,56 hazi ziren 1999 urtearekiko. Bestalde, zentroaren gidaritzan aldaketa gertatu zen, Alejo Avellok Manuel Fuentes ordezkatu baitzuen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia