}

CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko XII. sariak banatu dira

2006/03/15 Lopez Viña, Rakel - Marketin sailaElhuyar Fundazioa

CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko XII. sariak banatu ziren martxoaren 10ean Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian.

Aurtengo edizioan, dibulgazio-artikuluei dagozkien hiru sari nagusiez eta gazteentzako sari bereziaz gain, dibulgazio-liburu bat idazteko urtebeteko beka bat ere eman da. Guztira 28 dibulgazio-artikulu aurkeztu dira, eta dibulgazio-liburua idazteko 3 proiektu.

XII: CAF-Elhuyar sarietako saridunak. Ezkerretik hasita: Estibalitz Arbelaitz, Hibai Unzueta, Bego a Arrate, Ibon Cancio, Eider Bilbao eta Igor Aristegi

Dibulgazio-liburua idazteko 4.500 -ko beka Bego a Arrate Larra aga biologoak irabazi du Biziaren sarea ehuntzen izenburua daraman proiektuarengatik. Liburuan, biziaren kontzeptua landu nahi du, sare bat dela kontuan izanda. Sare horren deskribapena egitea da proiektuaren helburua, hainbat oinarriren ikuspuntutik gizakia, eboluzioa, ingurumena... . Egileak oinarri horien guztien arteko harremana landuko du, eta harreman hori liburuaren egituran ere islatuko du.

Artikuluen atalean lehenengo saria 'Burdinbideen iraultza' lanarentzat izan da. Egilea Hibai Unzueta Garc a izan da. 'Trena garraiobide lehiakor eta moderno bihurtzeko materialetan, egituran, komunikazio-sistemetan eta beste hainbat alorretan egiten ari diren garapen- eta berrikuntza-lanak laburbildu ditu egileak artikuluan.

Bigarren saria, berriz, Estibaliz Arbelaitz Ubegun biologoak idatzitako 'Zaharrak berri' lanak jaso du. 'Egileak garai bateko bizimoduaren eta jardueraren ondare diren zuhaitz zaharrei buruz idatzi du, zuhaitz moarratuei buruz batik bat, eta ondare hori gordetzeko beharraz.

Liburua idazteko beka Bego a Arratek eskuratu du.

Hirugarren saria 'Arrainak, geneak eta txipak: poluzioaren aurrean espresatzeko askatasuna' izenburupean aurkeztutako lanarentzat izan da. Egileak Eider Bilbao Castellanos eta Ibon Cancio Uriarte izan dira. Lan honetan, arrainek poluzioa eta poluzioaren eraginak ikertzeko duten erabilgarritasunaz aritu dira egileak. Poluzioak arrainen ezaugarri genetikoetan eragin ditzaketen aldaketak ikertzen dituzte horretarako. Toxikogenomikaren munduaren berri ematen dute.

Azkenik, Gazteentzako sari berezia 'Maite haugu, zorion' artikuluarentzat izan da. Igor Aristegi Urkiak idatzi du artikulua. Gazte hau tristuraz, malenkoniaz eta depresioaz aritu da artikuluan, eta horiek sendatzeko erabiltzen ditugun botikez, baina baita psikologia-teknika berriez ere.

Artikulu irabazleak apirileko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian irakurri ahal izango dira.