}

C-14, desintegrazio mantsoaren arrazoia

2008/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

C-14, desintegrazio mantsoaren arrazoia
2008/03/01 | Elhuyar

Karbono-14 isotopoa oso poliki desintegratzen da. Lagin batek 5.730 urte behar ditu karbono-14aren erdiak nitrogeno-14 bilakatzeko. Beste isotopo erradiaktibo batzuk askoz azkarrago desintegratzen dira, minutu edo ordu batzuetan bakarrik. Zergatik desintegratzen da hain poliki karbono-14a? Gakoa atomoaren nukleoan dago. Han, protoiak eta neutroiak elkarrekin lotuta daude beste partikula batzuen eraginez: mesoiak. Baina, teoria baten arabera, mesoiek bi indar eragiten dituzte: batek protoiak eta neutroiak erakartzen ditu eta besteak aldaratu egiten ditu. Isotopo bat erradioaktiboa da aldaratze-indarra handiagoa denean. Azken kalkuluen arabera, karbono-14aren kasuan bi indar horiek ia orekatuta daude, eta, beraz, nahiz eta desintegratzen den, denbora asko behar du horretarako.

1
240
2008
3
006
Fisika
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia