}

Bulegoan egiten duzu lan?

1997/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bulegoetako lan-baldintzak ez dira beti egokienak. Eta zure bulegokoak nolakoak dira?

Buruko mina, alergiak, logura, eztarri lehorra, azaleko arazoak... Bulegoetako lan baldintzak ez dira beti egokienak. Aipatu ditugun osasun-arazoetakoren bat baduzu, egiaztatu itzazu zure bulegoko baldintzak. Eraikin gaixoen sindromeaz luze hitz egiten ari da aspaldi honetan.

Berriki, delako sindromearekin zerikusia omen duten baldintzak zehatz-mehatz aztertu dituzte. 20º inguruko tenperatura da egokia eta hezetasunak % 50 izan behar du gutxi gora-behera. Ordenadorearen pantailatik metro erdira eser zaitez eta egiaztatu pantailan ez dela ezer isladatzen. Bulegoan aire garbiak ibili behar du beti, baina abiadura motelean.

Zure bulegoan baldintza guztiak betetzen dira eta hala ere, buruko min jasangaitzak dituzu? Deitu iezaiozu igarle bati, baina ez edozein igarleri. Eremu magnetikoen fenomenoak aztertzen dituen ikertzaileren bati hots egin beharko diozu. Beharbada zure bulegoa intentsitate handiko eremu magnetikoren batean kokatua dago eta horrek zure osasunari kalte egiten dio. Zenbait ikertzailek edo aztik hala uste du behintzat.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia