Brontze-aroko aztarnak

1992/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den irailaren bukaeran Austrian bidaiari batzuk, Alpeetan zehar txango batean zenbiltzalarik, Brontze-Aroko, hots, orain dela 4.000 urteko gorputz baten eta erreminten hondakinak aurkitu zituzten. Stuart Needham-ek, Londreseko "British" Museoko Brontze Aroko espezialistak, aurkikuntza hau ezin dela beste ezerekin alderatu dio. Orain arte aurkitutako hondakinak edo aztarnak, ia erabat hilobietakoak baizik ez dira izan. Hau izan da zerbait garraiatzen ari zen pertsonaren hondakinak aurkitu deneko lehen txanda.

Needhamek dioenez, eta erremintak ikertuz, hondakinak Brontze-Arokoak direla garbi dago. Gainera, pertsona hau gizona zen eta bere adina 20 eta 40 urte bitartekoa zen. Soinean zeramatzan tresnen artean sua pizteko materiala aurkitu da. Orain hondakin hauek Innsbruck-eko Unibertsitatean daude eta egiten ari diren azterketatik Brontze Aroko eguneroko bizitzari buruzko gauza gehiago jakitea espero da.