Bola-itxurako tximisten konposizioa argitu nahian
2008/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bola-itxurako tximistak gutxitan gertatzen dira, eta, hortaz, oso zaila da naturan gertatzen direnean aztertzea. Zientzialari batzuek lortu dute artifizialki sortutako bola-itxurako tximisten konposizioa ezagutzea, Grenobleko ESRF sinkrotoiaren barruan aztertuta. Ikusi dute zentimetro kubiko bakoitzeko mila milioi partikula dituztela. Orain dela bi urte lortu zuten tximistok modu artifizialean sortzea Israelgo Tel Aviv Unibertsitateko ingeniari batzuek. Metalezko punta batetik mikrouhinak igorri zizkioten siliziozko gainazal bati; mikrouhinek silizioaren parte bat urtu zuten, eta horrek suzko zutabe bat eratu zuen. Tarteka, bola-itxurako tximistak atera ziren zutabe hartatik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia