Boeingen azkeneko hegazkina

Pentagonoak defentsarako proiektu aurreratuak ikertzeko duen agentziarentzat (DARPA) egingo duen hegazkin berriak zer itxura izango duen eman du ezagutzera Boeing hegazkin-enpresak. DARPA agentziak martxan jarritako Vulture programan aukeratu dute Boeing enpresa. Programaren helburua da eguzki-energia baliatuz bost urtez estratosferan hegan egingo duen gidaririk gabeko hegazkin bat sortzea. Hegazkinak 18.000 eta 27.000 metroko altueren artean eman beharko ditu bost urteak, 450 kilogramo inguruko karga duela, eta inteligentzia-, zaintza-, azterketa- eta komunikazio-misioak egin beharko ditu.

Argazkia: QinetiQ Ltd.

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza