}

Bizkarroi eukarioto baten gene-sekuentzia ezagutu da

2002/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lehenengo aldiz bizkarroi eukarioto baten gene-sekuentzia ezagutu eta argitaratu dute. Encephalitozoon cuniculi bizkarroiak ostalari asko izan ditzake: ornodunak, intsektuak, baita protozooak ere. Hala ere, ezezaguna zen hiesak jotako gaixoei antzeman zitzaien arte.

Orain, bizkarroi hori eta familia bereko arkeozooei buruz uste zuten hainbat gauza gezurtatu dira. Besteak beste, mitokondriorik ez zutela uste bazuten ere, mitokondrioei dagokien zenbait gene dituela ikusi dute. Horren arabera, garai batean izango zituzten organulu horiek, eta ondoren galdu egin zituztela dirudi. Ondorioz, eboluzio-biologoek berriz aztertu beharko dute bizidun horien klasifikazioa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia