Bizitza, artsenikoan

Bada bakterio bat artsenikoa erabiliz bizitzeko eta hazteko gai dena. NASAko Astrobiologia Institutuko ikertzaile-talde batek aurkitu du, Kaliforniako Mono Lake laku gazi eta toxikoan. Ez da antzeko beste aurrekaririk ezagutzen.

Bizidunentzat benetan toxikoa da artsenikoa, mekanismo metabolikoak asaldatzen dituelako; baina kimikoki fosfatoaren antzeko jokabidea du. Bada, ikertzaileek diotenez, aurkitutako mikroorganismoak —Halomonadaceae familiakoa— artsenikoa baliatzen du bizitzeko eta hazteko, ohiko fosfatoaren ordez.

Bakterioa gai da fosforoa artsenikoz ordezteko, eta, prozesu horretan, artsenikoa bakterioaren DNAn barneratzera ere heltzen da.

Irudia: Science / AASS.

Aulestiarte Lete, Izaro

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biologia