Bizilagun berriak Atlantikoko erroldan
2004/08/10 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Atlantiko erdiko mendikatea munduko garaiena da, eta Islandiatik Azoreetaraino doa. Eremu horretan, orain arte ezagutzen ez zituzten arrain- eta txibia-espezie berriak aurkitu dituzte ikertzaileek. Hain zuzen, guztira 80.000 espezie bildu dituzte, eta horietatik 45-50 ezezagunak direla uste dute.
Horretaz gain, tresna akustikoak erabili dituzte itsas bizidunen jarduerari antzemateko, eta kameren bidez ozeano-hondoaren irudiak hartu dituzte. Horri esker ikusi dute 2.000 m-ko sakoneran arrasto harrigarri batzuk daudela, gordeleku- edo habia-itxurakoak, baina oraindik ez dakite zerk sortu dituen.
Ikerketak ikerketa, itsasoak misterio asko gordetzen ditu oraindik.
Argazkilaria: Uwe Piatkouski

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia