Bizikleta berezia

Bizikleta berezia


Eguzkitiko energiak mila aplikazio ditu eta horietako bat bizikletari eragitea da. Estatu Batuetan Tony Case gazteak 45 x 29 zentimetroko bi eguzki-panel eta bateria ipini dizkio atzeko gurpilaren gainean.

40tik 80 kilometro bitarteko autonomia du, baina abiadura mugatua da. Pedalei eragin gabe 24 km/h-ko abiadura-puntak lor ditzake.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza