Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bisonte-haragia behiarena baino hobea?

1992/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Erresuma Batuan bisontearen haragia komertzializatzeko erakunde bat eratu berri da. Une honetan 10 nekazariz eta albaitari batez osaturik baldin badago ere, laster partaide gehiago izango dutelakoan daude.

Erakunde hau bisontearen jan-ohiturak eta bizi-ohiturak aztertzen ari da, gerora merkatal produkzioari ekiteko.

I.X.I.

Enpresa berri hau martxan jartzeko arrazoia, bisontearen haragiak dituen ezaugarriak omen dira. Behi-haragiaren proteinak baino % 4 gehiago ditu, kalori kopurua erdia da, kolesterola % 45 gutxiago eragiten du eta 100 gramo haragitan 2,5 miligramo gantz besterik ez dago.

Elkarte berri honen fundatzaileetakoa den Colin Ellis-ek dioenez, aipatu bidea jorratuz bi helburu lortzen omen dira: batetik, osasunarentzat hobea den haragia produzitzea eta bestetik bisonte-arrazaren iraupenari laguntzea.

Ellis-ek azken sei urteotan 25 bisonte hazi ditu Dorset-en duen haztegian. EE.BB.etan, haragiarekiko alergiak edo osasun-baldintza eskasak dituzten pertsonei bisonte-haragia agintzen ari zaizkie medikuak.

Haragi hau era askotara presta daiteke; txuletak edo xerrak eginda, gisatuta, xehetuta, etab.

Bisontea, Ellis-en arabera, animalia azkarra eta alaia omen da eta edozein ingurugirotara moldatzen dena. Bisonte-azienda lortzeko hamar eme, ar bat eta 4 hektarea lur besterik ez omen da behar.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia