}

Biologia eta biomedikuntza doan

2003/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

BioMed Central on line argitaletxeak informazioa doan ematen duten 90 aldizkari biomediko dauzka. Argitaletxearen helburua aldizkari zientifikoak doanik kontsulatu ahal izatea da eta, horregatik, irakurleei kobratu ordez, ikertzaileei kobratzen die artikuluak argitaratzeko kostua.

Baina, orain, Erresuma Batuko hainbat ikerketa- eta hezkuntza-erakunderekin sinatutako hitzarmenari esker, ikertzaile ingelesek deus ordaindu gabe argitaratzeko aukera izango dute. Ekimen honekin doako zerbitzuek bultzada handia jasotzea espero dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia