Bilbon abiatu da STING proiektua

2015/01/29 Solabarrieta Arrizabalaga, Danel - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elhuyar Fundazioak zientzia irakasleei genero-berdintasunean trebatzen lagunduko dien metodologia bat garatuko du hurrengo hiru urteetan. Horretarako, STING deituriko Europako proiektuaren buru izango da eta hezkuntzako alor ezberdinetan aditu diren lau unibertsitate eta zientzia-museo izango ditu bazkide.

Proiektua gaur abiatu da Bilbon abiatze bilerarekin eta bertara gerturatu dira Txipre, Norvegia, Holanda, Danimarka, Erresuma Batua, Eslovenia eta Turkiako bazkideak. STING proiektua bazkideen zientzia-hezkuntzazko ekimenen esperientziatan oinarrituko da, eta bidean pilotu batzuk egin eta irakasleei trebakuntzak eskainiko dizkiete hurrengo urteetan.