Bilbon abiatu da STING proiektua

Elhuyar Fundazioak zientzia irakasleei genero-berdintasunean trebatzen lagunduko dien metodologia bat garatuko du hurrengo hiru urteetan. Horretarako, STING deituriko Europako proiektuaren buru izango da eta hezkuntzako alor ezberdinetan aditu diren lau unibertsitate eta zientzia-museo izango ditu bazkide.

Bilbon abiatu da STING proiektua


Proiektua gaur abiatu da Bilbon abiatze bilerarekin eta bertara gerturatu dira Txipre, Norvegia, Holanda, Danimarka, Erresuma Batua, Eslovenia eta Turkiako bazkideak. STING proiektua bazkideen zientzia-hezkuntzazko ekimenen esperientziatan oinarrituko da, eta bidean pilotu batzuk egin eta irakasleei trebakuntzak eskainiko dizkiete hurrengo urteetan.

Solabarrieta Arrizabalaga, Danel

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa 2002tik Elhuyar Fundazioan ari da lanean, hezkuntza eta multimediarekin lotutako haur eta gazteentzako proiektuak koordinatzen. Horretaz gain, Europako Batasunak lagundutako Lifelong Learning programako Moblang proiektuan ere aritu da.
Psikodidaktikako ikasketa aurreratuak eginak ditu, psikopedagogian lizentziatua eta magisteritzako lehen hezkuntzan diplomatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Elhuyarren berriak