}

Bi tximino-espezie berri Amazonasen

2002/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Brasilgo Amazonas Aztertzeko Institutu Nazionalean lan egiten duten primatologoek bi tximino-espezie berri aurkitu dituzte.

Biak titi tximinoak dira. Katu txiki baten tamaina dute eta Hego Amerikako ohian tropikaletan bizi dira. Amazonasko arroan, 28 titi-espezie ezagutzen dira oraingoz. Callicebus bernhardi eta Callicebus stephennanshi izendatu dituzte espezie berriak.

Lehenak, belarrondoko bizarrak, bularra eta gorputz-adarren barnealdea laranja ilun kolorekoak ditu; bizkar gorri-marroia eta mutur zuria duen buztan beltza. Bigarrenak kolore zilarkara du, kopeta beltza eta kolore gorriko bizarrak, bularra eta gorputz-adarren barnealdea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia