Bi oin dituen balea

1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Paleontologoek bi oin dituen antzinako balea bat aurkitu dute. Basiliosaurus izeneko balea hau, lehorreko eta itsasoko baleen arteko trantsiziokoa omen da.

Animalia hau orain dela 40 milioi urte bizi izan zen eta suge handi baten itxura zuen.

Baleen aitzindariak lehorretik uretara igaro zirenean, gorputzean aldaketa bereziak jasan zituzten. Aurreko oinak hegal bihurtu ziren eta atzekoak ia desagertu. Balea batzuek, oraindik ere antzinako oinen ordez bi nodulu txiki dituzte.