}

Bi faktore neurotrofiko nanoesferetan, tratamendu eraginkorra parkinsonaren kontra

2018/01/15 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

bi-faktore-neurotrofiko-nanoesferetan-eraginkorra-
Catalina Requejo Rodríguez Arg. EHU

Faktore neurotrofikoen askapenean oinarritutako estrategia terapeutikoa parkinsonaren sintomak arintzeko eraginkorra dela frogatu dute, EHUren ikerketa batean. Berez, Catalina Requejo Rodríguezen doktore-tesiaren gaia izan da ikerketa, eta Molecular Neurobiology aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Parkinsonaren eredu batekin egin dute lan, eta, zehazki, bi faktore aplikatu dituzte, mikroesferetan eta nanoesferetan sartuta, pixkanaka aska daitezen: endotelio baskularraren hazkunde faktorea (VEGF) eta zelula glialetatik eratorritako faktorea (GDNF). Frogatu dute, biak batera emanez gero, era sinergikoan eragiten dutela, eta, neurona dopaminergikoen endekapena nabarmen murrizteaz gain, zelula berriak sortzea eta bereiztea bultzatzen dutela.

Faktoreak nanoesferen barruan gaixotasunaren fase goiztiarrean eman zirenean lortu ziren emaitza onenak. Horrek agerian uzten du diagnostiko goiztiarrak duen garrantzia.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia