Bi automobil batean
1990/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Izenburu harrigarri honen pean “Toyota” etxeak Tokion aurkeztutako produktua azaldu nahi dugu. Atal honen izenburuak dioenez, automobil puzzle baten aurrean gaude.
Automobila hiru moduluz osaturik dago. Autopistan edo abiadura handia har daitekeen errepidean hiru moduluak batabestearen ondoan daude eta automobil luzea lortzen da. Oso automobil egonkorra da; bere grabitate-zentrua oso behean bait dago. Txoferra beti erdiko moduluan kokatzen da.
Hiri-erdian ibiltzeko ordea, hain automobil luzea ez da batere erosoa izaten. Hiri-erdian gidatzeko, automobila ahalik eta motzen izatea da egokiena. “Toyota”k oso irtenbide praktikoa aurkitu du, hiru moduluko automobila puzzlea balitz bezala transformatuz. Horretarako erdiko modulua altxa egiten da eta beste biak elkartu. Emaitza, irudian ikus daitekeenez, automobil motz eta altua da. Bi ezaugarri hauek abantaila besterik ez diote eskaintzen txoferrari. Moduluen arteko desplazamendua erabat automatikoa da, horretarako motoreak ematen duen energia erabiltzen delarik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia