Besteen denborari esker bizi gara


Gaur egungo bizitza laboralak erritmo biziegia eskatzen du, eta, erritmo horri jarraitzeko, jendeak ezin ditu egin bizitzak berezkoak dituen zaintza-lanak. Ezin dira etxekoak eta ingurukoak behar bezala zaindu. Beste norbaitek egin behar ditu oinarrizko lan horiek gure partez. Horrek agerian jartzen du ekonomia-eredu honetan bizitzeak besteen bizitza kontsumitzen duela.

Bizimodu honek ez badio bere kabuz eusten, antolaketa ekonomiko berri bat ezarri beharko da. Gizartean egiten den lan gehiena merkatutik kanpo egiten da (zaintza-lan horiek, esaterako), eta sistemak ezin du jarraitu lan hori guztia gutxiesten eta ez ikusiarena egiten. Zaintza-lanek energia eta denbora eskatzen dute, eta antolaketa ekonomiko berriak kontuan hartu behar ditu bizitzari eusteko behar diren prozesu guztiak. Oraingoak ez die modu jasangarrian erantzuten bizitzaren beharrei.

Edukietan sakontzeko, sakatu hemen.

Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.

STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

STEAM-hezkuntza