Bero handiegia hegaz egiteko
1990/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aurtengo uda Euskal Herrian oso beroa izan dela ondo dakigu, jakin. Baina, hori ez da hemen bakarrik gertatu. Arizonako Phoenix-eko aireportuan adibidez, abioiek ezin izan zuten aireratu; tenperatura 50ºC-koa baino handiagoa bait zen. Bozeramaile batek zioenez Boeing 727 eta 737 eta DC 9 markako abioi zaharrenek lurrean geratu behar izan zuten tenperatura 50tik jaitsi arte.
Beroarekin airearen dentsitatea txikiagotu egiten denez, zenbait abioirentzat aireratzeko unea arriskugarri suerta daiteke. Beraz, aireko konpainiek dituzten plangintza berrietan arazo honi aurre egin nahi diote.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia