Bereizmen handiko telebista satelitez
1990/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bereizmen handiko telebista hitzetik hortzera aipatzen da azkenaldian. Europan 1250 lerrokoa, lerroko 1400 puntukoa eta segundoko 50 irudiko sistema estandarra ezartzea pentsatzen da. Horrek orain baino zortzi aldiz informazio gehiago transmititu behar dela esan nahi du. Horretarako derrigorrezkoa izango da irudiak satelite bidez eta ehun gigahertz inguruko maiztasunean bidaltzea. Sateliteak nolakoak izango diren "Eutelsat" erakundearen eritziz hurrengo hamabi hilabeteetan erabaki behar da, 1995. urtean prest egon daitezen.
Proposatzen dena lau sateliteko sistema da. Hiru lanean egongo lirateke eta laugarrena matxuratutakoren bat ordezkatzeko prest. Guztira 36 kanal eskainiko lizkieke telebista-katea europarrei prezio onean. Bereizmen handiko irudiak 60-90 cm-ko antenen bidez jaso ahal izango dira, baina antena txikiagoek jaso ahal izango dituzte 625 lerroko irudiak PAL, Secam edo MAC sistemetan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia