}

Bele-hezur apaindua, neandertalen gaitasun kognitiboen erakusle

2017/03/30 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

bele-hezur-apaindua-neandertalen-gaitasun-kognitib
Arg. Francesco d'Errico

Krimean (Itsaso Beltzean) aurkitutako bele-hezur batek neandertalen gaitasun kognitiboen inguruko datu berriak eman ditu, Burdeosko Unibertsitateko ikertzaileek argitaratutako lan baten arabera. Hezur horretan neandertalek egindako hozkak azaltzen dira, eta ondorioztatu dute hozka horietako batzuk patroi bisual sendo bat sortzeko helburu hutsez egindakoak direla. Alegia, nolabaiteko patroi sinbolikoa sortzeko.

Azkenaldian, neandertalen gaitasun kognitiboak eztabaida sutsu baten iturri dira. Ikertzaile batzuek diote garezurreko morfologia, ontogenia, fisiologia eta portaera gizaki modernoen oso bestelako gaitasun kognitiboen erakusle direla; beste batzuek, ordea, alor batzuetan neandertalek gizaki modernoen pareko gaitasun kognitiboak zituztela, azken urteotan aurkitu diren ebidentziak oinarri: ehorzketak, apaingarri pertsonalak, pigmentuen erabilera, hegaztien lumak erauztea, ehizarako estrategiak eta teknologia litikoa. Bigarren hipotesi honen alde egiten dutenen ustez, neandertalak, gizaki modernoak eta Denisovarrak ez ziratekeen mestizatu izango, haien artean gaitasun kognitiboetan desberdintasun handiak somatu izan balituzte. Orain Krimean aurkitutako hezur-hozkek ere, neandertalek eta gizaki modernoek gaitasun kognitibo antzekoak zituztela dioen hipotesia indartzen dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia