Belaontziak espazioan
2001/07/20 Elhuyar Zientzia
Itsasoan egiten duen bezalaxe, espazioan nabigatu nahi du gizakiak. Izan ere, zientzialariak hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik ari dira ideia hori proiektu egingarri bilakatu nahian. NASAk, ESAk eta Errusiako Espazio Agentziak, helburu hori betetzeko, teknologiaren garapenerako planak dituzte martxan. The Planetary Society erakunde pribatua izan da, ordea, lehen urratsak egin dituena.
Atzo, ia hiru hilabeteko atzerapenez eta hainbat aldaketaren ondoren, Cosmos 1 belaontzia arrakastaz espazioratzea lortu zuten. Urte-amaieran hegaldi orbitala egin nahi dute eta, etorkizunean, espazioan eguzki-haizearen indarraz bidaiatuko duen belaontzia eraiki. Erakunde pribatuak adierazi duenez, lortuko dituen emaitzak eskuragarri izango dituzte espazio-agentzia handiek euren proiektuetan erabili ahal izateko.
Informazio osagarria:
Belaontziak espazioan http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=1928
Eguzki-nabigazioan aldaketak http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=2262
The Planetary Society http://www.planetary.org/solarsail/
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia