}

Behien HIESa

1996/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Frantzian ofizialki behien HIES edo Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromerik ez dago, baina Maissons-Alfort-eko Albaitaritza Eskola Nazionaleko Daniel Lévy-ren lanen arabera, baieztapen hori ez da zuzena.

Fantzian ofizialki behien HIES edo Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromerik ez dago, baina Maissons-Alfort-eko Albaitaritza Eskola Nazionaleko Daniel Lévy-ren lanen arabera, baieztapen hori ez da zuzena.

Lehen aldiz 1972. urtean isolatu zuten Estatu Batuetako zientzilariek infekzio-agente hau. 1986. urtean, berriz, ikertzaileek BIVen eta HIESaren birusaren arteko loturaren berri eman zuten. Egin zituzten ikerketetan Florida eta Louisianako behien % 60 kutsatuta zeudela ikusi zen. Herbehereetan, Alemanian eta Britainia Handian egin diren inkesten arabera, % 0,5-5 daude kutsaturik. Frantzian Daniel Lévyk 398 behirekin egindako lanetan, berriz, kopurua % 5 da.

HIES horren bidez gizakiak kutsatzeko arriskurik ba al dago? Badirudi probabilitatea oso txikia dela, baina gaitza Europan oso zabaldua dagoenez gero, ikerketak egiteko laguntza eskea Europako Batzordeari egina diote dagoenekoz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia