Bateria ultraarina
1999/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Saft, Alcatel taldeko "bateria"-sailak, 1999ko irailetik aurrera datorren belaunaldiko telefono mugikorrentzat litio-polimerozko bateria berria produzitzen hasiko da. Polythium izeneko, bateria honek 199 gramo baino ez ditu pisatzen eta 86 mm-ko luzera, 33 mm-ko zabalera eta 3,5 mm-ko lodiera du.
Bateria kargatu ondoren 3 voltekin dabilen 680 mAh-ko ahalmena du. Polythiuma, batez ere, telefono mugikorrentzat egin da, baina ordenagailu eramangarri, poltsiko-agenda eta txip-txartel adimendunetara ere egoki daiteke. "
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia