Bat-bateko diagnostikoa
1998/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Beherakoa eta goragalea eragiten dituen Cryptosporidium izeneko parasitoa eragiten hasi baino hiru ordu lehenago atzemateko moduan izango gara Thames Water enpresak, Britania Handiko ur-konpainiak, garaturiko teknologiari esker. Aurrerapen itzela inondik ere. Izan ere, orain arteko sistemek egunak behar izaten dituzte gauza bera egiteko.
Fluoreszentziaz tindaturiko antigorputzak Cryptosporidium oocyst-en mintzan atxekitzen dira. Lagina iragazi ostean, laser-izpietan oinarritutako eskaner batetik igarotzen da, honek edozein partikula fluoreszente bereizten du eta uhin-luzera eta neurri jakin batean Cryptosporidium oocyst dela “salatzen” du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia