}

Barru-barrukoa, argi eta garbi

2006/01/09 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Urruti gelditzen dira zuri-beltzeko erradiografia tipikoak. Gaur egun badaude metodo hobeak gorputzaren barrenak arakatzeko, adibidez, ordenagailu bidezko tomografia. Sistema horri esker, denbora errealean ikusten dira organoak eta aparatuak, zehaztasun osoz.

Orain, Siemens-ek horrelako tomografiak egiteko tresna berri bat garatu du: Somatom Definition. Tresna bihotz-taupada bat baino azkarragoa da, eta, orain artekoak baino zehatzagoa izateaz gain, pazienteari erradiazio-dosi txikiagoa ematen dio (ohikoaren erdia, gutxi gorabehera).

Somatom Definition-ek X izpien bi energia desberdin erabiltzen ditu aldi berean. Hala, argi eta garbi bereizten dira ehun bigunak, hezurrak eta fluidoak. Diagnostikoak hobetzeko balio du, beraz, eta, bide batez, ohikoak baino seguruagoa da, erradiazio-dosi txikiagoak ematen dituelako.