}

Bankisa gero eta meheago

1990/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arktikoko bankisa azken hamar urteotan bi metro mehetu da Cambridge-ko unibertsitateko Peter Wadhams doktoreak dioenez. Groenlandiako iparraldean dagoen bankisa 6,5 metro lodi zen 1976. urtean eta 4,5 metro besterik ez 1987.ean.

Bankisaren mehetze honen ondorioa, gure atmosferan karbono (IV) oxidoaren kontzentrazioa igotzea izango da. Horretarako arrazoia, honako hau da: atmosferako CO2 asko ozeanotako gainazalean disolbatzen da eta poloetan ozeanotako ura izozten denean, izotzak gatza uretara botatzen du. Ur gazi eta astuna, Arktikoan hondoratu egiten da berekin CO2 disolbatua eramanez.

Bankisa mehetzen bada beraz, urtean harrapatutako karbono (IV) oxidoaren kantitatea gero eta txikiagoa izango da, negutegi-efektua areagotuz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia