Balaztaketa lasterragoak bizikletetan
1990/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bizikleta dugunok, bertan balazta hidraulikoak jartzeko aukera izango dugu. Materialak egokitu badira ere, industria aeroespazialean izan dute jatorria.

Sistemaren diseinatzailea Bill Mathauser injineru amerikarra izan da. Sistema, pistoi bat duen zilindroaz eta biratzen duen diafragmaz osaturik dago. Diafragma honen materiala, gogorra, malgua eta fluidoekiko iragazkaitza da. Mathauser-ek “Bellowfragma” deitu dio material honi. Diafragmak pistoi eta zilindroaren artean biratzen du eta oso zigiladura ona lortzen da pistoi eta zilindroaren artean.
Pistoia eta balazta-zapata, barratxo hexagonal baten bidez konektaturik daude. Balaztak, balazta-kableetan oinarritzen diren euskarri pibotagarrien ordez pistoia du. Balezta hidraulikoak erabiltzen direnean, ohizko balaztekin baino dexentez indar txikiagoa egin behar da.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia