B hepatitisaren aurkako txertaketa euskal komunitateko eskoletan
1993/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ezaguna denez, eritasun honek gibelari erasaten dio eta gehienetan ondo sendatzen bada ere, zenbaitetan gaixotasun kroniko bihurtu daiteke. Odol-kontaktuaren bidez eta sexu-harremanen bidez kutsa daitekeenez, prebentzio-neurriak odola egoki manipulatzea eta preserbagailuak erabiltzea izango da.
Hala ere, bada txerto eraginkor bat, ondoren zehazten den bezala hartzen bada:
- dosia: hasieratzat aukeratutako egunean emango da
- dosia: lehen dositik hilabetera
- dosia: lehen dositik 6 hilabetera
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bultzaturik, Euskal Komunitate Autonomoko Ikastetxeetako 7. mailako ikasle guztientzako B Hepatitisaren aurkako txertaketa-programa bati ekingo zaio 93-94 ikasturtean.
Arriskurik gabeko txertaketa honetaz osasun-pertsonal espezializatua arduratuko da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia