}

Azken bukardoa

1999/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den apirilaren 20an Parke Nazionaleko eta Bukardoaren Errekuperazio Planerako teknikariek bukardo (Capra pyrenaica pyrenaica) eme bat harrapatu zuten Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalean. Bukardoa behiala Pirinio osoan bizi zen basahuntz subespeziea da eta dauden datuen arabera atzemandako bukardoa subespezie horretako azken alea da (azken arra duela hainbat urte desagertu zen).

M. Danegger

Orain dela urte eta erdi inguru beste eme bat harrapatu eta itxitura batean sartu zuten basahuntz arruntek(Capra pyrenaica) ernal zezaten, baina hilabete batzuren buruan hil egin zen. Orain, ordea, lasaigarriaz lokartu ondoren zelula epitelialen, odolaren eta gorotzen laginak hartu, lepoko transmisorea jarri eta askatu egin zuten, harrapatutako toki bertsuan.

Larruazal-laginak Aragoiko Gobernuko Nekazal Ikerketetarako Zerbitzuak duen laborategira eta Madrileko CIEMAT-era bidali zituzten hazkuntza-bidez zelula-lerroak lortu eta izozteko, eta modu horretan, etorkizunean balizko klonazioa ahalbidetzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia