}

Aventis saria asimetriarentzat

2003/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aurtengo Aventis saria Right Hand, Left Hand: The Origins of Asymmetry in Brains, Bodies, Atoms and Cultures titulupean argitaratutako asimetriari buruzko liburu batek irabazi du. Sari hauek zientziari buruzko dibulgazio-liburu onenei ematen zaizkie eta izen handikoak dira.

Londresko Unibertsitateko Psikologia eta Medikuntza Alorreko irakasle Chris McManus-ek idatzi du liburua eta, bertan, asimetriak biologian, fisikan eta kimikan betetzen duen zeregin garrantzitsuari buruz hitz egiten du. Era berean, pertsona eskuin edo ezkerren jatorriari eta asimetriari buruzko galdera arrunten gaineko hausnarketa ere egin du, hala nola: zergatik populazioaren gehiengoa eskuina den, zergatik bihotza gorputzaren ezkerraldean daukagun eta abar. Horretarako, pertsona eskuin eta ezkerrez baliatu da, besteak beste, bere bi alaba bikiak adibide gisa harturik.

Bestalde, umeentzako sari berezia, Frances Dipper biologoak eskuratu du The Dorling Kindersley Guide to the Oceans liburuarekin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia