}

Automobil barruko tenperatura

1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Automobila eguzki-galdatan ordubete edukiz gero, barruko tenperatura oso gora igo daiteke; 95 ºC ingururaino eserlekuetan kasu batzuetan. Arazo larria izaten da hau zenbait lurraldetan (hegoaldean eta udan batez ere), eta nolabait arintzearren Pariseko Meagintza Eskolako ikerlariak automobil barruko konbekzio termikoez eta materialen ezaugarri optikoez baliatu dira. Erabilitako sistemei esker automobilaren barruan tenperatura nekez igotzen da 40 ºC-tik gora. Bide batez, aire egokituko sistemen energi kontsumoa ere asko jaisten da. Ez da ahaztu behar aire egokituak kontsumoa asko igotzen duela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia