}

Australopitekoen metatarsoak, lurrean ibiltzeko egokiak

2011/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Australopitekoen metatarsoak, lurrean ibiltzeko egokiak
2011/06/01 | Elhuyar

Behatz bateko hezur fosil batek erakutsi du Australopithecus afarensis ek ez zituztela oin zapalak --alegia, bi hanketan ibiltzeko fisionomia egokia zutela-- eta ez zirela zuhaitzetan bizi. Missouriko Unibertsitateko paleontologo-talde batek aztertu du hezurra; laugarren behatzeko metatarso bat da, eta, adituen arabera, oso hezur ezberdina dute zuhaitz gaineko bizimodura egokituta dauden espezieek --hezur laua-- eta lurrean ibiltzera egokituta daudenek--hezur kurbatua--. Australopitekoen oinen hezur fosil gutxi aurkitu dituzte paleontologoek, eta hau da lehen aldia laugarren metatarso bat aurkitzen dutena. Lucy fosil ospetsuak, adibidez, oinak falta ditu, baina hezurduraren beste ezaugarri batzuengatik lurrean eta bi hankan ibiltzen zela uste izan dute adituek. Orain, metatarsoaren azterketak indartu egin du hipotesi hori.

1
276
2011
6
002
Paleontologia; Eboluzioa
Albisteak
12