}

Aurrerapauso bat estomen ezagutzan

2008/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aurrerapauso bat estomen ezagutzan
2008/04/01 | Elhuyar

Finlandiako eta Estatu Batuetako zientzialari batzuek landareen hostoetako estomen jarduera erregulatzen duen gene bat aurkitu dute: SLAC1 genea. Gene horrek estomen zeluletako mintzean dagoen anioi-kanal bat sortzen du, eta kanalak estomak itxiarazten ditu estres-egoera jakin batzuen aurrean, hala nola ozono-kontzentrazio handietan, edo lehorte-kondizioetan, babes-mekanismo moduan. Zientzialariek estres horiei erantzuten ez zien Arabidopsis thaliana landare mutante bat erabili zuten haien ikerketan. Estomen itxiera zehazki erregulatzen duten mekanismoak ezagututakoan, espero dute lehortearen aurrean erresistenteagoak diren landareak sortzeko bide berri bat izatea.

1
241
2008
4
018
Anatomia/Fisiologia; Genetika; Nekazaritza
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia