Atomo bat mugitzeko behar den indarra neurtu dute
2008/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Atomo bat mugitzeko behar den indarra neurtu dute
2008/04/01 | Elhuyar
Kobalto-atomo bat platinozko eta kobrezko gainazal banatan mugitzeko zenbaterainoko indarra behar den neurtu du Estatu Batuetako, Suitzako eta Alemaniako fisikari-talde batek. Atomoak banaka eskala atomikoko zehaztasunarekin mugitzeko erabili ohi duten tunel-efektuko mikroskopio (STM) bat moldatu dute neurketa hori egin ahal izateko, berez ez baita horretarako gai. Kobalto-atomoa platinozko gainazalean 160 pikometro (1,6 x 10-10 metro) mugitzeko, 210 pikonewton (2,1 x 10-10 newton) behar izan dituzte, eta kobrezko gainazalean mugitzeko, berriz, 17 pikonewton.
1
241
2008
4
008
Fisika
Berriak labur
6
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia