Atmosferaren oxigenazioa, plaka-tektonikaren kontua
2008/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Atmosferaren oxigenazioa, plaka-tektonikaren kontua
2008/09/01 | Elhuyar
Orain dela 2.500 milioi urte Lurrean gertatu zen jarduera tektonikoak atmosferako oxigeno- kantitatea izugarri handitzea eragin zuen, Australiako Unibertsitate Nazionaleko geokimikari batzuen arabera. Garai hartan, Lurreko kontinente guztiak elkartu egin ziren, eta lurrazalak hainbat lekutan gora egitea eta mendiak eratzea eragin zuten plaka tektonikoen talkek. Zientzialari horien ustez, mendi horiek higatzean, mantenugai ugariko sedimentuak itsasora iritsi ziren, eta itsasoan bizi ziren zianobakterio oxigeno-sortzaileen hazkuntza bultzatu zuten.
1
245
2008
9
014
Geologia
Berriak labur
10
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia