Iñaki Leturia Yurrita izango da aurten ere aurkezlea, eta, lehengo kazetariekin batera, kide berriak ere arituko dira saioan. Zuzendariak, berriz, Nagore Rementeria Argote eta Leturia bera izango dira.
Leturiak azaldu duenez, lifting bat egin diote saioari; hala, gaztetuta eta itxura berrituarekin dator. Kolore biziz jantzita, erritmoaren eta sakontasunaren arteko oreka bilatzen dute lantzen dituzten gaietan. Horren adibide dira datozen saioetan azalduko direnak: garagardogintzako berritasunak, Arabako dinosauroak, saguzarren bila Alkizan, eta suteen detektibeak.