Elhuyar zientziaren komunikazioa

Arrainei bidea erraztuz

1993/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Urtero, izokinek eta itsas amuarrainek Galesko iparralderanzko migrazioari ekiten diote arrautzak erruteko eta bidean 12 m-ko altuera duten Conwy-ko ur-jauziak iragan behar izaten dituzte. Uda honetatik aurrera ur-jauzien gaineraino iristeko tunel inklinatu bat izango dute.

Arrainei bidea ipintzea ez da ideia berria. Nahikoa arrunta izaten da arrainek urtegiak gaindi ditzaten urtegietan aldapak eraikitzea.

Conwy-ko ur-jauziak zaintzen dituen konpainiari bururatu zitzaion lehen ideia, tunel bat eraikitzea izan zen. Arrainak neka ez zitezen, 45 cm-ro putzuak eraikiko ziren. Beraz, guztira 28 putzu. Baina horrenbeste putzu egiteko oso tunel luzea eraiki behar zen eta honen kostua 60.000.000 pta. edo 3.000.000 libera baino handiagoa zenez, ezinezkoa zen proiektua bere horretan garatzea.

Orduan David Donaldson injineru zibilak irtenbide errazagoa aurkitu zuen. Guztira 14 putzu eraikiz eta putzu bakoitzean bi ur-maila desberdin lortuz (ikus irudia), tunelaren luzera aurreko proiektuaren erdia izango litzateke, hots, 48 m-koa. Ura beraz, sigi-saga eginez isurtzen da; jauzi txikiak eginez.

Horrela tunelaren luzera erdira ekartzeaz gain, kostua ere murriztu egin da, eta ondorioz,aurtengo abuztuan errundako arrautza-kopurua joan den urtekoa baino % 40 handiagoa izango da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia