}

Arnasaren arrastorik zaharrena

2004/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Oxigenoa duela 2.320 milioi urte inguru ugaritu zen Lurreko atmosferan, geologo batzuek egin berri dituzten kalkulu batzuen arabera. Kalkulu horiek Hegoafrikan jasotako datu geologikoetatik abiatuta egin dituzte. Izan ere, han jasotako piritetako sufre-atomoetan islatzen dira atmosferaren oxigeno-kontzentrazioak denboran zehar. Beraz, piritak aztertuta zehaztu dute oxigenoa noiz ugaritu zen atmosferan. Datu hori bizidunen arnasaren lehen arrastotzat har daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia