}

Armiarma-sarez jositako zuhaitzak

2011/03/30 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Armiarma-sarez jositako Pakistango zuhaitz hauek 2010ean lurralde horiek astindu zituzten uholdeek utzitako ustekabeko ondorioak dira.

Uholdeetatik ihes egiteko, milioika armiarmak zuhaitzetan gora eginez aurkitu zuten babesa. Geroztik, zuhaitz horiek armiarma-sarez bilduta geratu dira. Gainera, badirudi fenomeno bitxi hori bertako populazioarentzako mesedegarria dela. Izan ere, eltxoak armiarma-sare horietan harrapatuta gelditzen dira, eta ondorioz, horien kopurua murriztu, etagutxitu egiten da malariarako arriskua.

Irudia: Russell Watkins/ DFID

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia