Arkauten harriturik daude

Arkauten harriturik daude


rkauten Saamen arrazako hiru urte t'erdiko aker bat ernalketa artifizialerako prestatzen ari zirenean, titiak handitzen hasi zitzaizkion.

Arkauten IDEASA enpresak dituen laborategietan gauza bitxia gertatu da. Saamen arrazako hiru urte t'erdiko aker bat ernalketa artifizialerako prestatzen ari zirenean, titiak handitzen hasi zitzaizkion.

110 kg pisatzen zuen animalia honek, ez zuen ahuntzak estaltzeko ahalmenik galdu eta gainera esnea ematen hasi zen. Hilero 60 ahuntz estaltzeko gai den aker honek, bi litro t'erdi esne ematen ditu hasten denean.

Bertako albaitarien eritzian aldaketa honen arrazoia hormonala da. Ez da uste, beraz, aldaketa kromosomikoa gertatu denik.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ekonomia