Arkatz-eskanerra
2000/04/01 Waliño, Josu - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
"C-Pen 800" izeneko arkatz berezi honek 3.000 testu-orri eskaneatu eta gordetzen ditu.Horretarako arkatzak kamera digital bat du bere barruan eta 6 MB-eko memoria bat. Honi esker, idatzitako testu guzti hori jaso eta gure ordenagailura transferi dezakegu, segundoko 100 karaktere eskaneatzen dituelarik.
Baina honez gain beste funtzio hauek ere baditu: agenda, egutegia eta antzekoak izateaz gain, posta elektronikoa eta faxak ere bidaltzen ditu. Hori ez ezik, hiztegi-lanak ere egiten ditu, ingelesetik beste hizkuntza batzuetara hitzak itzuliz.
Hau guztia egin ahal izateko 6 lerroko pantailaz hornituta dator, eta 85 gramo pisatzen ditu. Informazio gehiago: www.cpen.com eta www.panesa.es
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia