}

Argiaren polaritatearen bidezko komunikazioa

2002/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zuntz optikoak argia hartzen du komunikazioaren euskarritzat, hau da, uhin elektromagnetiko bat. Orain arte uhin horren maiztasuna eta anplitudea erabili dira informazioa kodetzeko; baina Gregory VanWiggeren eta Rajarshi Roy fisikari estatubatuarrek uhinaren polarizazioak ere informazioa kode dezakeela frogatu dute.

Hau ez da komunikatzeko argiaren polaritatea erabili nahi izan den lehen aldia. Baina aurreko saioetan polaritatearen egoerak zuzenean kodetzen zuen informazioa. Estatubatuarren ikerketan, aldiz, mezua eraztun-itxurako laser berezi baten modulazioz kodetzen da. Laserrak erbio-atomoak erabiltzen ditu seinalea anplifikatzeko.

Dena dela, argiak zuntz optikotik bidaiatzen duenean, polarizazioak bat-bateko aldaketak izan ditzake. Hori konpontzeko, fisikariek izpia bitan banatu, eta tarte txiki bateko atzerapenarekin igorri dute bigarren izpia. Bi seinale horiek konparatuz, jatorrizko mezua akatsik gabe erraz irakur daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia