}

Argazki numerikoak

1994/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kodak etxearekin elkarlanean Apple-k merkaturatu duen "Quicktake 100" makina.

Orain arte argazki numerikoak ateratzeko aparatuek ez dute arrakasta handirik izan, eta arrazoiak bi izan dira. Batetik, profesionalentzat behar besteko kalitaterik ez dute, eta bestetik argazkizale arruntarentzat aparatu garestiegiak dira. Kodak etxearekin elkarlanean Apple-k merkaturatu duen “Quicktake 100” makinak ez dakigu arazoa konponduko duen. 125.000 pezeta inguru (5.000 libera) balio du aparatuak eta ordenadore-pantailan oso kalitate oneko irudia lortzen da. Papereko irudia ordea, ohizko argazkiak baino garestiago ateratzen da.

Dena dela, Quicktake makinak Macintosh ordenadoreari begi bat eskaintzen dio eta hartzen dituen irudiak testuan txertatzeko aukera dago.

Bestetik, Fujitsu etxea ere laster plazaratzekoa da argazki numerikoak egiteko bere makina. Zooma berekin izango du eta 26 milioi koloretan 390.000 puntuko bereizmena izango du. PCMCIA txartelean 10-40 argazki ateratzeko gai da. Prezioa du makina honek oztopo nagusia: 750.000 pta. edo 30.000 libera ingurukoa, hain zuzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia