Argazki-kamera digital berriak
1997/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ricoh DC-2 argazki-kamera digital berriak lehiakideak hautsiko dituela dirudi. Izan ere, teleagintea, argazkiak segidan ateratzeko eta soinua erregistratzeko aukera, egoera askotarako flasha, flash-memoria eta PCMCIA memoria ditu. Eskatuz gero kamera pantailaz hornitua ere zerbitzen dute. 190.000 pta. inguru (7.500 libera) balio du.
Sony etxeak ere bere DSF-F1 kamera txikia plazaratu du. Datuak kablerik gabe edozein periferikotara bidal ditzake bere infragorrizko interfazeari esker. Laster kamera honen osagarri sublimazio termikoz funtzionatzen duen inprimagailu berezia merkaturatzekoak dira. Kamerak 150.000 pta. (6.000 libera) balio du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia